2 Erregeak 12:14-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

14. Baina Jaunaren etxean sartzen zen diruaz ez zuten egiten zilarrezko erretilurik, ez labanarik, ez ur-ontzirik, ez turutarik, ez urrezko nahiz zilarrezko beste gauzarik.

15. Dirutza hura lan-arduradunei eman ohi zieten, eta hauek Jaunaren etxea konpontzeko erabiltzen zuten.

16. Langileei ordaintzeko dirua hartzen zuten arduradunei ez zien inork konturik ere eskatzen, jator jokatzen baitzuten. Baina,

17. ordain-opariengatik eta bekatuen barkamenerako opariengatik jendeak eman ohi zuen dirua ez zen Jaunaren etxerako izaten, apaizentzat baizik.

18. Aldi hartan, Siriako errege Hazaelek Gat hiriari eraso eta hartu zuen. Ondoren, Jerusalemen kontra jo zuen.

2 Erregeak 12