1 Tesalonikarrei 5:13-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Adierazi beraiei onespen eta maitasunik handiena, egiten dutenarengatik. Bizi bakean elkarrekin.

14. Otoi, senideok: zentzarazi zabar dabiltzanak, eman adore bihozgabetuei, eutsi ahulei, izan eroapen guztiekin.

15. Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde eta saia zaitezte beti elkarri eta denei ongi egiten.

16. Zaudete beti pozik.

17. Egin otoitz aspertu gabe.

1 Tesalonikarrei 5