1 Tesalonikarrei 4:16-18 Elizen Arteko Biblia (EAB)

16. Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira;

17. gero gu, artean bizirik izango garenok, haiekin batean eramango gaituzte hodeietan, airean Jaunarekin topo egitera. Eta horrela beti Jaunarekin egongo gara.

18. Adore ezazue, beraz, elkar hitz hauekin.

1 Tesalonikarrei 4