1 Samuel 9:21-24 Elizen Arteko Biblia (EAB)

21. Saulek ihardetsi zion:—Zer diozu? Israelgo txikiena den Benjaminen leinukoa baino ez nauzu, eta nire senitartea Benjamingo senitarteetan azkena.

22. Hartu zituen, orduan, Samuelek Saul eta honen mutila, jangelan sarrarazi eta mahaiburuan jarri zituen, bazkaldarren aurrean. Hogeita hamarren bat ziren gonbidatuak.

23. Gero, agindu zion Samuelek sukaldariari:—Ekarri bereiz ipintzeko eta gordetzeko eman nizun zatia.

24. Sukaldariak izterra eta isatsa ekarri eta Saulen aurrean jarri zituen. Samuelek, orduan:—Hona hemen gordea zutena, jan. Zuretzat zegoen gordea, abagune honetarako. Horrela, «Nik gonbidatu dut jendea» esan dezakezu.Beraz, egun hartan Samuelekin jan zuen Saulek.

1 Samuel 9