1. Zazpi hilabete egin zuen Jaunaren kutxak filistearren lurraldean.
2. Filistearrek beren apaiz eta aztiei dei egin eta galdetu zieten:—Zer egin behar genioke Jainkoaren kutxari? Esaguzue nola itzuli bere tokira.
3. Haiek erantzun zuten:—Israelen Jainkoaren kutxa itzuli nahi baduzue, ez bidali hutsik; emaiozue zerbait ordain-oparitzat eta sendatuko zarete. Eta jakinen duzue zergatik ez zuen Jainkoak bere eskua kentzen zuen gainetik.