20. Hilzorian zegoelarik, esan zioten inguruan zituen emaginek: «Ez larritu, semea izan duzu».Emakumeak, ordea, ez zuen erantzun, ezta jaramonik egin ere.
21. Haurrari Ikabod ezarri zion izena amak, hau da, «Ospegabe», esanez: «Eraman egin dute Israelen ospea». Jainkoaren kutxa harrapatu izanagatik eta bere aitaginarreba eta senarrarengatik esan zuen hori.
22. Hau esan nahi zuen: «Eraman egin dute Israelen ospea, Jainkoaren kutxa harrapatu baitute».