11. Filistearrek Sauli egindakoa Galaadeko Jabexeko bizilagunek jakin zutelarik,
12. jaiki ziren gizonik indartsuenak eta, gau guztian ibili ondoren, eraitsi egin zituzten Saulen eta honen semeen gorpuak Bet-Xango harresietatik. Jabexera itzuli eta erre egin zituzten bertan.
13. Gero, haien hezurrak Jabexeko tamarindoaren pean ehortzi zituzten, eta zazpi egunez barau egin zuten.