1. Hiru egunen buruan, David Tziklagera heldu zen bere gizonekin. Baina amalektarrek eraso egina zieten Negev eskualdeari eta Tziklag hiriari; Tziklagi hondatu eta su eman zioten;
2. emakumeak eta hirian zirenak, txiki nahiz handi, atxilotuak zeramatzaten beren bidetik, baina bat ere hil gabe.
3. Davidek eta bere gizonek, heldu zirenean, hiria sutan eta beren emazte eta seme-alabak gatibu eraman zituztela aurkitu zuten.
4. Davidek eta bere jendeak garrasika hasi eta negar egiteko ere indarrak akitu arte egin zuten negar.
5. Daviden bi emazteak ere, Izreelgo Ahinoam eta Karmelgo Nabalen emazte izaniko Abigail, eramanak zituzten atxiloturik.
6. Davidek estuasun handia izan zuen, harrika emango ziola baitzioen jendeak; hain atsekabetuak zeuden, izan ere, gizonak beren seme-alabengatik. Davidek, orduan, bere Jainko Jaunarengandik hartu zuen indarra.
7. Davidek Ahimeleken seme Abiatar apaizari dei egin eta esan zion:—Ekatzu, mesedez, efod hori.Ekarri zion Abiatarrek Davidi efoda.