6. Dei egin zion, beraz, Akixek Davidi eta esan zion:—Zuzena zara, ala Jauna! Begiko dut zu nirekin izatea gudarostearen joan-etorri guztietan. Ez dut zuregan deus txarrik ikusi, niregana etorri zinenez geroztik. Buruzagiek, ordea, ez zaituzte begiko.
7. Itzul zaitez, beraz, eta zoaz bakean. Horrela, ez dira suminduko filistearren buruzagiak.
8. Davidek, orduan, Akixi:—Zer egin dut, baina? Ikusi al duzu zeure zerbitzari honengan deus txarrik zuregana heldu nintzenez geroztik? Zergatik ezin naiz, bada, joan ene errege jaunaren etsaiak borrokatzera?