1 Samuel 15:13-17 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Samuel Saulengana heldu zenean, esan zion honek:—Bedeinka zaitzala Jaunak. Bete dut Jaunaren esana.

14. Samuelek ihardetsi zion:—Eta zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek?

15. Saulek erantzun:—Amalektarrei kenduak dira. Bizirik utzi zituen jendeak ardi eta idirik hoberenak, Jaunari, zure Jainkoari, eskaintzeko asmoz. Gainerakoak suntsitu egin genituen.

16. Samuelek Sauli:—Aski da! Gaur gauean Jaunak adierazi didana jakinarazi behar dizut.Eta Saulek:—Mintza zaitez.

17. Samuelek, orduan:—Zeure burua txikitzat duzun arren, ez al zara zu Israelgo leinuen buruzagia? Ez al zaitu Jaunak Israelen errege gantzutu?

1 Samuel 15