1 Kronikak 7:6-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Benjaminek hiru seme izan zituen: Bela, Beker eta Jediael.

7. Belaren semeak: Etzbon, Uzi, Uziel, Jerimot eta Iri. Bostak familiaburu eta gizon adoretsu. Erroldan hogeita bi mila eta hogeita hamalau ondorengo zituzten.

8. Bekerren semeak: Zemira, Joax, Eliezer, Elioenai, Omri, Jeremot, Abias, Anatot eta Alemet. Horra hor Bekerren seme guztiak.

9. Familiaburu hauen ondorengoen erroldan hogei mila eta berrehun gudari adoretsu ageri ziren.

10. Jediaelen semea: Bilhan. Bilhanen semeak: Jeux, Benjamin, Ehud, Kenaana, Zetan, Tarsis eta Ahixahar.

1 Kronikak 7