1 Kronikak 7:22-27 Elizen Arteko Biblia (EAB)

22. Haien aita Efraimek dolu egin zuen luzaro haiengatik, eta kontsolatzera etorri zitzaizkion ahaideak.

23. Gero, bere emazteari elkartu zitzaion Efraim, eta semea izan zuen; Beria izena eman zion, etxean ezbeharra jasaten ari zirenez.

24. Efraimek izan zuen alaba ere: Xeera. Honek eraiki zituen Bet-Horon, goikoa eta azpikoa, eta Uzen-Xeera.

25. Beriaren ondorengoak: Refah eta Rexef; honen semea Telah izan zen, honena Tahan,

26. honena Ladan, honena Amihud, honena Elixama,

27. honena Nun eta honena Josue.

1 Kronikak 7