12. honena Eliab, honena Jeroham, honena Elkana eta honena Samuel.
13. Samuelen semeak: lehena Joel, bigarrena Abias.
14. Merariren semea Mahli izan zen; honena Libni, honena Ximei, honena Uza,
15. honena Ximea, honena Hagias eta honena Asaias.
16. Kutxa bere toki berezian ezarri zutenean, kantari-taldea eratu zuen Davidek Jaunaren etxerako.
17. Salomonek Jerusalemgo tenplua eraiki baino lehen, Jaunaren egoitza zen elkarketa-etxolaren aurrean egin ohi zuten zerbitzua kantari haiek, beren arautegiaren arabera.