23. Hauen ondorengoak buztinlariak ziren, eta Netaimen eta Gederan bizi izan ziren erregearen zerbitzuan.
24. Simeonen semeak: Nemuel, Jamin, Jarib, Zerah eta Xaul.
25. Xaulen ondorengoak: Xalum, honen seme Mibsam eta honen seme Mixma.
26. Mixmaren ondorengoak: Hamuel, honen seme Zakur eta honen seme Ximei.
27. Ximeik hamasei seme eta sei alaba izan zituen; baina haren senideek ez zuten seme-alaba askorik izan eta, horregatik, Simeonen leinuko senitarteak ez ziren Judarenak bezain ugari izan.
28. Haien bizilekuak Beer-Xeba, Molada, Hatzar-Xual,
29. Bilha, Ezem, Tolad,
30. Betuel, Horma, Tziklag,
31. Bet-Markabot, Hatzar-Susim, Bet-Birei eta Xaaraim hiriak izan ziren, Daviden erregealdia hasi arte;
32. baita beste hauek ere: Etam, Ain, Rimon, Token eta Axan: bost hiriok
33. eta hauen inguruetako herrixkak Baal-eraino. Hauek dira haien bizilekuak eta belaunaldi-zerrendak.
34. Mexobab, Jamlek, Amatziasen seme Joxa,
35. Joel, Joxibiasen seme Jehu —Joxibias Seraiasen semea zen, eta hau Asielena—,
36. Elioenai, Jaakoba, Jexohaias, Asaias, Adiel, Jesimiel, Benaias,
37. Xifeiren seme Ziza —Xifei Alonen semea zen, hau Jedaiasena, hau Ximrirena eta hau Xemaiasena—:
38. hauek guztiak leinuburu izan ziren, eta beraien familiak asko ugaldu ziren.
39. Haranaren ekialdean zegoen Gedorko ateetaraino heldu ziren, beren artaldeentzako bazka bila.