1 Kronikak 4:19-26 Elizen Arteko Biblia (EAB)

19. Nahamen arrebarekin ezkondu zen Hodias; honen semeak hauek izan ziren: Dalias garmetarra, Keilaren aita, eta Extemoa maakarra.

20. Ximonen semeak: Amnon, Rina, Ben-Hanan eta Tilon. Ixeiren semeak: Zohet eta Ben-Zohet.

21. Judaren seme Xelaren ondorengoak: Er, Leka eraiki zuena alegia, Laada, Marexa eraiki zuena, eta Bet-Axbea deritzan herrian lihozko harigintzan jarduten zutenen senitarteak.

22. Eta, orobat, Jokim eta Kozebako, Joaxeko eta Sarafeko jendea ere; hauek Moabeko nagusi egin ziren eta gero Belenera itzuli —antzinako kontuak dira hauek—.

23. Hauen ondorengoak buztinlariak ziren, eta Netaimen eta Gederan bizi izan ziren erregearen zerbitzuan.

24. Simeonen semeak: Nemuel, Jamin, Jarib, Zerah eta Xaul.

25. Xaulen ondorengoak: Xalum, honen seme Mibsam eta honen seme Mixma.

26. Mixmaren ondorengoak: Hamuel, honen seme Zakur eta honen seme Ximei.

1 Kronikak 4