1 Kronikak 4:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Hona hemen Judaren semeak: Peretz, Hetzron, Karmi, Hur eta Xobal.

2. Xobalen seme Reaiasek Jahat sortu zuen, eta Jahatek Ahumai eta Lahad. Hauek dira tzorear leinuak.

3. Hona hemen, Etam hiria eraiki zuen Hurren semeak: Izreel, Ixma eta Ibdax. Alabaren izena Hatzelelponi.

17-18. Ezraren semeak: Jeter, Mered, Efer eta Jalon izan ziren. Faraoiaren alaba Bitiarekin ezkondu zen Mered, eta hark Miriam, Xamai eta Ixban eman zizkion, azken hau Extemoa eraiki zuena. Meredek beste emazte judu bat ere izan zuen, eta hiru seme eman zizkion: Jered, Heber eta Jekutiel; lehenengoak Gedor eraiki zuen, bigarrenak Soko eta hirugarrenak Zanoah.

1 Kronikak 4