1 Kronikak 23:1-8 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Davidek, zaharturik eta urtetan aurreraturik, bere seme Salomon izendatu zuen Israelgo errege.

2. Gero, Israelgo buruzagi guztiak, apaizak eta lebitarrak bildu zituen.

3. Hogeita hamar urtez gorako lebitarrak, banan-banan zenbaturik, hogeita hemezortzi mila lagun ziren.

4. Hauetarik hogeita lau milak Jaunaren etxeko lanak egin behar zituen; sei milak idazkari eta epaile-lana egin behar zuen;

5. lau milak atezain izan behar zuen, eta beste lau milak Jauna goretsi behar zuen, horretarako Davidek egin zituen musika-tresnak joz.

6. Davidek hiru sailetan banatu zituen lebitarrak, Lebiren seme Gerxon, Kehat eta Merariren famili taldeen arabera.

7. Gerxonek honako seme hauek izan zituen: Ladan eta Ximei.

8. Ladanen semeak hiru hauek izan ziren: lehena Jehiel, gero Zetam eta Joel.

1 Kronikak 23