1 Kronikak 22:10-13 Elizen Arteko Biblia (EAB)

10. Horrek eraikiko dit tenplua; seme izango dut nik hura, eta aita izango nau hark ni. Eta haren erregetza betiko sendotuko dut Israelen”.

11. «Ene seme, izan bedi Jauna zurekin, Jaunaren, zeure Jainkoaren, etxea eraikitzea ongi burutu dezazun, berak zuri buruz hitzeman bezala.

12. Eman diezazkizula Jaunak zuhurtasuna eta buruargitasuna Israelen errege egingo zaituztenean, Jaunaren, zeure Jainkoaren, legea betetzeko.

13. Izan ere, Jaunak Moisesen bidez Israeli emaniko agindu eta erabakiak betetzen badituzu, denetan onik aterako zara. Izan kemen eta adore! Ez beldurtu, ez izutu!

1 Kronikak 22