15. Jaunak, gainera, aingerua bidali zuen, Jerusalem hondatzeko. Baina hondatzen ari zela ikusirik, atsekabetu egin zen Jauna kalte harengatik, eta agindu zion aingeru hondatzaileari: «Atzera esku hori! Aski da!»Une hartan Jaunaren aingerua Ornan jebustarraren larrain ondoan zegoen.
16. Begiak altxatu eta ikusi zuen Davidek Jaunaren aingerua zeru-lurren artean zegoela, ezpata zorrotik aterea eskuan hartu eta Jerusalemen kontra luzatuz. Orduan, erregea eta arduradunak, zakukiz jantzirik, lurreraino ahuspeztu ziren.
17. David honela mintzatu zitzaion Jaunari: «Ez al dut, bada, nik agindu herriaren erroldatzea egiteko? Neuk egin dut bekatu; neuk, artzain honek, jokatu dut gaizki. Ardi hauek, berriz, zer egin dute? Jauna, ene Jainkoa, zigortu ni eta nire senitartekoak, baina ez zigortu zeure herria».
18. Jaunaren aingeruak esan zion Gadi: «Esaiozu Davidi igo dadila Ornan jebustarraren larrainera eta eraiki diezaiola bertan aldarea Jaunari».