1 Kronikak 2:53-55 Elizen Arteko Biblia (EAB)

53. eta Kiriat-Jearimgo senitarteak, hots, itritarrak, putarrak, xumatarrak eta mixratarrak. Hauen jatorrikoak ziren tzorearrak eta extaularrak.

54. Xalmaren ondorengoak honako hauek izan ziren: Belengo bizilagunak, Netofakoak, Atrot-Bet-Joabekoak, Manahateko beste erdiak, Tzorakoak;

55. baita Jabetzen bizi ziren idazkari-senitartekoak ere, hots, tirearrak, ximeatarrak eta sukatarrak. Hauek dira Rekaben senitartea sortu zuen Hamatengandik datozen kendarrak.

1 Kronikak 2