1 Kronikak 2:50-55 Elizen Arteko Biblia (EAB)

50. Hauek izan ziren Kaleben ondorengoak: Efrataren lehen-seme zen Hurrek hiru seme sortu zituen: Xobal, Kiriat-Jearim eraiki zuena;

51. Salma, Belen eraiki zuena, eta Haref, Bet-Gader eraiki zuena.

52. Kiriat-Jearim eraiki zuen Xobalek honako ondorengo hauek izan zituen: Haroeko bizilagunak, Manahateko askazi erdiak

53. eta Kiriat-Jearimgo senitarteak, hots, itritarrak, putarrak, xumatarrak eta mixratarrak. Hauen jatorrikoak ziren tzorearrak eta extaularrak.

54. Xalmaren ondorengoak honako hauek izan ziren: Belengo bizilagunak, Netofakoak, Atrot-Bet-Joabekoak, Manahateko beste erdiak, Tzorakoak;

55. baita Jabetzen bizi ziren idazkari-senitartekoak ere, hots, tirearrak, ximeatarrak eta sukatarrak. Hauek dira Rekaben senitartea sortu zuen Hamatengandik datozen kendarrak.

1 Kronikak 2