1 Kronikak 18:13-16 Elizen Arteko Biblia (EAB)

13. Gobernariak ezarri zituen Davidek Edomen, eta edomdar guztiak Daviden menpeko egin ziren.Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan.

14. Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan.

15. Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain;

16. Tzadok, Ahituben semea, eta Abimelek, Abiatarren semea, apaiz; Xabxa idazkari;

1 Kronikak 18