1 Kronikak 17:1-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. David erregeak, bere etxean bizitzen jarri zenean, esan zion Natan profetari:—Hara, zedrozko etxean bizi naiz ni; Jaunaren itun-kutxa, aldiz, oihal-etxolan dago.

2. Natanek erantzun zion:—Bete zeure asmoa, zeurekin baituzu Jainkoa.

3. Gau hartan, ordea, Jainkoak hitz egin zion Natani, esanez:

4. «Zoaz eta esaiozu ene zerbitzari Davidi: “Honela mintzo da Jauna: Ez didazu zuk eraikiko etxea, ni bertan bizi nadin.

5. Ez naiz inoiz ere etxe batean bizi izan, israeldarrak askatu nituenetik gaurdaino; oihal-etxolan bizi izan naiz kanpalekuz kanpaleku.

6. Israeldar ororekin batera ibilia naizen bitarte osoan, esan al diet inoiz ene herri Israel zaintzeko agindu nien buruzagiei, niretzat zedrozko etxea egiteko?”

1 Kronikak 17