1 Kronikak 16:4-15 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Lebitar batzuk izendatu zituen Davidek Jaunaren kutxa aurrean zerbitzaldia egin eta Jauna, Israelen Jainkoa, ohora, ospa eta gorets zezaten.

5. Asaf zen zuzendaria, Zakarias laguntzailea; Jeielek, Xemiramotek, Jehielek, Matitiasek, Eliabek, Benaiasek, Obed-Edomek eta Jeielek musika-tresnak, harpak eta zitarak jotzen zituzten, eta Asafek berak jotzen zituen txilinak.

6. Benaias eta Jahaziel apaizek etengabe jotzen zuten turuta Jainkoaren itun-kutxaren aitzinean.

7. Egun hartan agindu zien lehen aldiz Davidek Asafi eta beronen ahaideei kanta ziezaiotela Jaunari gorespen kantu hau:

8. «Goretsazue Jauna, dei egin berari,jakinarazi herrien arteanharen egintza bikainak.

9. Kanta iezaiozue,jo soinua berarentzat,kontatu haren egintza mirariak.

10. Harro zaitezte hartaz,Jainko santuaz,poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok!

11. Jo ezazue Jaunarengana,indartsuagana,bila etengabe haren aurpegia.

12. Izan gogoanhark egindako miragarriak,haren egintza harrigarriaketa agindu zuzenak,

13. zuek, haren zerbitzariIsraelen jatorrikook,Jakoben ondorengook,haren aukeratuok!

14. «Bera da Jauna, gure Jainkoa,lur osoaren gobernaria.

15. Gogoan du etengabe bere ituna,mila gizalditarako hitzemana:

1 Kronikak 16