1 Kronikak 1:9-19 Elizen Arteko Biblia (EAB)

9. Kuxen semeak: Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka; Raemaren semeak: Saba eta Dedan.

10. Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehen gizon boteretsua munduan.

11. Mitzraimek ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak,

12. patrostarrak, kasluhtarrak eta kaftortarrak sortu zituen; azken hauengandik datoz filistearrak.

13. Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen,

14. baita jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak,

15. hibiarrak, arkitarrak, sindarrak,

16. arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak ere.

17. Semen semeak: Elam, Axur, Arpakxad, Lud, Aram, Utz, Hul, Geter eta Mexek.

18. Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber.

19. Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg zuen izena, hau da, «Zatiketa», haren garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.

1 Kronikak 1