11. Zuengan espirituzko ondasunak erein baditugu, gehiegi ote da zuengandik lurreko ondasunak jasotzea?
12. Beste batzuek zuen ondasunetan parte izateko eskubidea baldin badute, askoz handiagoa guk.Hala ere, ez gara baliatu eskubide horretaz; bestela baizik, den guztia jasan izan dugu, Kristoren berri onari oztoporik ez jartzeagatik.
13. Ez al dakizue, eginkizun sakratuetan jarduten dutenek tenplua izaten dutela mantenu-bide, eta aldarean zerbitzatzen dutenek aldarean eskaintzen diren oparietatik hartzen dutela beren partea?