1 Korintoarrei 15:45-53 Elizen Arteko Biblia (EAB)

45. Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.

46. Ez zen espirituzkoa izan lehenengoa, haragizkoa baizik; espirituzkoa ondoren dator.

47. Lehenbiziko gizakia lurreko hautsetik hartua izan zen; bigarrena, berriz, zerutik dator.

48. Lurtarra, Adam, lurtarren eredu eta irudi da; zerutarra, Kristo, zerutarrena.

49. Eta lurtarraren irudiko garen bezala, zerutarraren irudiko ere izango gara.

50. Senideok, honekin esan nahi dizuet, hezur-mamizko gorputza ezin dela Jainkoaren erreinuaren jabe egin, ezta ustelkorra dena ustelezin denaren jabe ere.

51. Hara, misterio bat adierazten dizuet: ez gara denok hilko, baina izatez aldatuak izango gara denok

52. unetxo batean, begien itxi-ireki batean, azkeneko turuta-hotsarekin batera. Izan ere, turutak joko du eta hildakoak ustelezin piztuko dira eta gu izatez aldatuak izango.

53. Gure izate ustelkorrak bizi ustelezinez jantzi behar du, eta izate hilkorrak hilezkortasunez.

1 Korintoarrei 15