25. Horrela, gorputzean zatiketarik ez dago eta atal guztiak bata besteaz arduratzen dira.
26. Honela, atal batek min duenean, min dute atal guztiek berarekin; eta atal bat onetsia denean, poza dute beste guztiek berarekin.
27. Zuek Kristoren gorputz zarete, eta zuetako bakoitza gorputz horren atal.
28. Eliz elkartean bakoitzari bere tokia ezarri dio Jainkoak: lehenengo apostoluak, bigarren profetak, hirugarren irakasleak; ondoren, mirarigileak datoz; gero, sendatzeko edo behartsuei laguntzeko, elkartea gidatzeko edo hizketa arrotzez mintzatzeko dohaina dutenak.