1 Erregeak 8:65-66 Elizen Arteko Biblia (EAB)

65. Orduan, Salomonek Israel osoarekin, Hamateko sarreratik hasi eta Egiptoko errekara bitarteko lurraldeetatik etorri eta batzartua zegoen jendetza izugarri harekin, zazpi eguneko jaia egin zuen eta beste zazpi egunekoa gero, orotara hamalau egun.

66. Biharamunean Salomonek bidali egin zuen herria. Jendea, erregea agurtu ondoren, bere etxeetara itzuli zen, alai eta bihotza bozkarioz betea zuela, Jaunak bere zerbitzari Davidi eta bere herri Israeli egin zien on guztiarengatik.

1 Erregeak 8