1 Erregeak 7:1-5 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Salomonek bere jauregia ere eraiki zuen. Hamahiru urte behar izan zituen erabat bukatzeko.

2. «Libanoko Oihana» zeritzan aretoa ere egin zuen; berrogeita hamar metro zen luze, hogeita bost zabal eta hamabost gora. Zedrozko lau zutabe-lerro zituen, eta zutabeen gainean zedrozko habeak.

3. Zutabeen gaineko habe haiek berrogeita bost ziren, lerro bakoitzean hamabost, eta habe haien gainaldean zedrozko oholtza.

4. Saredun hiru leiho-erreskada zituen aretoak, batzuk besteen aurrez aurre, hirunaka.

5. Ate eta ate-zango guztiak lau alderdidunak ziren, batzuk besteen aurrez aurre, hirunaka.

1 Erregeak 7