1 Erregeak 5:4-10 Elizen Arteko Biblia (EAB)

4. Eufrates ibaiaz mendebaldera, Tifsahetik Gazaraino, Salomonek agintzen zuen; ibaiaz mendebaldeko errege guztiak haren menpeko ziren, eta bakean bizi zen inguruetako lurralde guztietakoekin.

5. Salomonen bizitza osoan lasai bizi izan ziren Juda eta Israelgo guztiak, nor bere mahatsondo edota pikondoaren itzalean.

6. Salomonek lau mila zalditegi zituen bere guda-gurdietarako zaldientzat eta hamabi mila zaldizko.

7. Aipaturiko eskualdeburu haiek, nork berari zegokion hilabetean, Salomon erregea eta honen mahaikideak hornitzen zituzten, ezeren faltarik izan ez zezaten.

8. Zamari eta zaldientzat behar zen garagarra eta lastoa ere eraman ohi zuten, behar zen tokira.

9. Jainkoak jakinduria eta zuhurtzia handia eman zizkion Salomoni, baita itsasertzeko hondartza bezainbateko jakite zabala ere.

10. Salomonen jakinduria ekialdekoena eta egiptoarrena baino handiagoa izan zen,

1 Erregeak 5