1 Erregeak 22:2-7 Elizen Arteko Biblia (EAB)

2. Hirugarren urtean, Judako errege Josafat Israelgo erregea ikustera jaitsi zen.

3. Israelgo erregeak esana zien bere funtzionarioei:—Badakizue Galaadeko Ramot hiria geurea dugula. Zertan gaude, bada, hemen geldirik, Siriako erregeari kendu gabe?

4. Beraz, hau galdetu zion Josafati:—Nahi al duzu nirekin etorri Galaadeko Ramot hiriari erasotzera?Josafatek erantzun zion Israelgo erregeari:—Biok bat gara, nire gudarostea eta zurea, nire zalditeria eta zurea ere bai.

5. Eta erantsi zion:—Egiozu lehenbizi kontsulta Jaunari.

6. Bildu zituen Israelgo erregeak profetak, laurehun inguru, eta galdegin zien:—Joango al naiz Galaadeko Ramoti erasotzera, ala utzi egingo dut?Profetek erantzun zioten:—Eraso! Zeure eskuetara emango dizu Jaunak.

7. Josafatek, ordea, galdetu zuen:—Ez al da hemen Jaunaren beste profetarik, beraren bidez Jaunari kontsulta egiteko?

1 Erregeak 22