1 Erregeak 2:6-9 Elizen Arteko Biblia (EAB)

6. Joka ezazu, beraz, argi eta ez utzi berari zaharturik eta bakean hiltzen.

7. Galaadeko Bartzilairen semeak, aldiz, har itzazu ongi eta jar daitezela zure mahaian, ni ere ongi hartu baininduten haiek, zure anaia Absalomengandik ihesi nenbilen garai hartan.

8. Hor duzu Gera-ren seme Ximei ere, Bahurimgo benjamindarra; izugarrizko madarikazioak bota zizkidan Mahanaimera nindoalarik. Alabaina, bera ere etorri zitzaidan gero bila Jordanera, eta nik Jaunarengatik zin egin nion ez nuela ezpataz hilko.

9. Orain, ordea, zuk ez utzi bera zigortu gabe; argia zara eta badakizu zer egin behar diozun: hil ezazu indarrez bere zahartzaroanĀ».

1 Erregeak 2