1 Erregeak 19:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Akabek Jezabeli adierazi zion Eliasek egin zuen guztia eta Baalen profetak oro ezpataz hilarazi zituela.

2. Orduan, Jezabelek mezularia igorri zion Eliasi, esatera: «Zigor nazatela gogor jainkoek, bihar ordu berean bizia kentzen ez badizut, zuk profeta haiei kendu diezun bezala».

3. Beldurtu zen Elias eta ihesi joan, bere bizia salbatzeko. Judako Beer-Xebara heltzean, bertan utzi zuen bere mutila.

1 Erregeak 19