1 Erregeak 18:42-46 Elizen Arteko Biblia (EAB)

42. Hala, Akab jatera eta edatera joan zen; bitartean, Karmel mendiaren gailurrera igo zen Elias eta ahuspeztu, aurpegia belaun artean jarriz.

43. Orduan, agindu zion bere mutilari:—Igo eta begira itsasaldera.Igo zen mutila eta esan zuen:—Ez dago ezer.Eliasek zazpi bider esan zion itzultzeko.

44. Zazpigarrenean morroiak esan zuen:—Esku-arra beteko laino koxkor bat dator itsasaldetik.Eliasek esan zion:—Igo eta esaiok Akabi atontzeko guda-gurdia eta jaisteko, zaparradak bidea itxi baino lehen.

45. Zerua geroz eta ilunago jarri zen, hodei eta aldagoi-haizearen eraginez, eta izugarrizko erauntsia egin zuen. Akab guda-gurdira igo eta Izreelera joan zen.

46. Jaunaren indarrak eraginik, Elias jantzia gerrian lotu eta lasterka joan zen Akaben aurretik Izreeleraino.

1 Erregeak 18