1. Handik luzarora, lehortearen hirugarren urtean, honela hitz egin zion Jaunak Eliasi: «Zoaz Akab erregeagana; euria eginarazi behar dut lur gainera».
2. Elias Akabengana joan zen. Gosete handia zen Samarian.
3. Akabek Obadiasi, jauregizain nagusiari, dei egin zion. Obadias honek begirune handia zion Jaunari.