1 Erregeak 16:3-6 Elizen Arteko Biblia (EAB)

3. Horregatik, ezabatu egingo zaitut, baita zure errege-etxea ere. Nebaten seme Jeroboamen errege-etxea utzi nuen egoera berean utziko dut zurea ere.

4. Zure etxekoren bat hirian hiltzen delarik, zakurrek jango dute; landan hiltzen delarik, zeruko hegaztiek jango dute».

5. Baxaren gainerako jarduerak, egin zuen guztia eta egintza adoretsuak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

6. Hil zenean, Tirtzan ehortzi zuten. Hurrengo erregea haren seme Ela izan zen.

1 Erregeak 16