1 Erregeak 15:1-3 Elizen Arteko Biblia (EAB)

1. Nebaten seme Jeroboamen erregealdiko hemezortzigarren urtean hasi zen Abiam Judako errege izaten.

2. Hiru urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Maaka zuen izena eta Absalomen alaba zen.

3. Aitak eginiko bekatu guztiak egin zituen Abiamek ere; honen bihotza ez zen oso-osorik izan Jaunarentzat, bere Jainkoarentzat, haren arbaso Daviden bihotza izana zen bezala.

1 Erregeak 15