32. Jeroboamek, gainera, Judan egin ohi zenaren antzeko jai bat egin zuen zortzigarren hilabeteko hamabosgarren egunean. Betelen ere bera igo zen aldarera, berak egindako zekor-irudiei opariak eskaintzera, eta bertan izendatu zituen berak eginiko kultu-lekuetako apaizak.
33. Zortzigarren hilabeteko hamabosgarren egunean, bere kasketaz asmatua zuen jaiegunean, Betelen eraikitako aldarera igo zen Jeroboam. Israeldarrentzat antolatu zuen jai hura, aldarera intsentsua erretzera igoz.