Zenbakiak 9:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Israeldarrak Egiptotik irten eta bigarren urtean, urtearen lehen hilean, honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi Sinai basamortuan:

2-3. «Ezarritako egunean, hau da, hil honen hamalauko ilunabarrean, ospatuko dute Pazkoa israeldarrek, eta ospatu, jaiari dagozkion ohikune eta usadioei zehatz-mehatz lotuz».

4. Pazkoa ospatzeko agindu zien, bada, Moisesek israeldarrei.

5. Sinai basamortuan, lehen hilaren hamalauko ilunabarrean ospatu zuten. Israeldarrek zehatz-mehatz bete zuten Jaunak Moisesi agindurikoa.

Zenbakiak 9