Zenbakiak 8:11-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Aaronek, aurkezpen-keinua eginez, Jaunari eskainiko dizkio lebitarrak israeldarren izenean, eta Jaunaren zerbitzurako geldituko dira.

12. Gero, lebitarrek eskuak ezarriko dizkiete buruan zekorrei, eta Aaronek lebitarren alde barkamen-ohikunea egiteko eskainiko ditu, bata barkamen-oparitzat eta bestea erre-oparitzat.

13. Aaronen eta beronen semeen aurrean ipiniko dituzu lebitarrak, eta Jaunari eskainiko dizkiozu, aurkezpen-keinua eginez;

Zenbakiak 8