Zenbakiak 4:27-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Aaron eta beronen semeen agindura beteko dute gerxondarrek beren egitekoa, bai beren zerbitzuari, bai eraman behar dituzten gauzei dagokienez.

28. Gerxondarren senitarteek elkarketa-etxolan bete behar duten zerbitzua Aaron apaizaren seme Itamarren gidaritzapean beteko dute.

29. «Egizu Merariren ondorengoen izen-bilketa ere, senitarteka eta familiaka.

30. Erroldatu hogeita hamar urtetik berrogeita hamar artekoak, elkarketa-etxolako zerbitzua bete dezaten.

31. Elkarketa-etxolan izango duten egitekoa eta eraman behar dutena hauxe izango da: egoitzako oholak, zehar-egurrak, zutabeak, oinak,

32. egoitza inguruko atariko zutabeak beren oinekin, hesolak, sokak eta gainerako osagaiak.

Zenbakiak 4