Zenbakiak 30:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Moisesek israeldarrei adierazi zien Jaunak aginduriko guztia.

2. Ondoren, Jaunaren beste aginduok adierazi zizkien Moisesek Israelgo leinuburuei:

3. «Jaunari eginiko botoz nahiz edozein zin-hitzez bere burua lotzen duen gizasemeak ezin izango du bere hitza jan: zehatz-mehatz beteko du hitzemana.

4. «Eman dezagun, Jaunari botoa egin edo bere burua edozein konpromisoz lotu duena, oraindik aitaren etxean bizi den neskatxa dela.

Zenbakiak 30