46. Israeldarren lehen-semeak lebitarrak baino 273 gehiago direnez, soberako horiek berreskuratzeko,
47. bakoitzarengatik zilarrezko bost txanponeko ordaina eskatuko duzu, santutegiko pisu-neurriaren arabera, oin-txanpona hamar gramokoa delarik.
48. Soberako lehen-semeak berreskuratzeko ordain-dirua Aaroni eta beronen semeei emango diezuĀ».
49. Hartu zuen Moisesek lebitarrak baino gehiago ziren lehen-semeak berreskuratzeko ordain-dirua:
50. zilarrezko 1.365 txanpon hartu zituen, santutegiko dirutan, israeldarren lehen-semeen izenean.