Zenbakiak 20:27-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Jaunak agindu bezala egin zuen Moisesek, eta israeldar guztien begi-bistan Hor mendira igo ziren.

28. Han, apaiz-arropak erantzi zizkion Moisesek Aaroni eta Eleazarri jantzi. Han bertan, mendi-gailurrean, hil zen Aaron. Ondoren, Moises eta Eleazar menditik jaitsi ziren.

29. Ohartu ziren israeldarrak Aaron hila zela, eta dolu egin zuten harengatik hogeita hamar egunez.

Zenbakiak 20