Zenbakiak 19:3-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. eta ekartzeko Eleazar apaizari. Honek kanpalekutik atera eta bere aurrean hilaraziko du.

4. Eleazar apaizak odoletik pixka bat hartu eta behatzez zazpi bider zirtatuko du elkarketa-etxolaren aurrealderantz.

5. Gero, behia erabat erreko dute apaizaren aurrean: larru, haragi, odol eta heste.

6. Berehala, apaizak zedro-zura, isipua eta purpura gorrimina hartu eta behia erretzen deneko sutara botako ditu.

7. Ondoren, arropak garbitu eta uretan bainatuko da, eta sar daiteke berriro kanpalekura; baina kutsaturik geldituko da arratsa arte.

8. Behia erre duena ere arropak garbitu eta uretan bainatuko da, eta kutsaturik geldituko arratsa arte.

Zenbakiak 19