15. «Azkenik, zuretzat izango dira niri eskainiriko israeldarren lehen-seme nahiz lehen abere-kume guztiak ere. Baina giza lehen-semeak eta abere kutsatuen lehen-kumeak berreskuratu egingo dituzte.
16. Jaio eta hilabetera ordainduko dute israeldarrek berreskuratzeko jaregite-saria: zilarrezko bost txanponeko ordaina ezarriko duzu, santutegiko pisu-neurriaren arabera, oin-txanpona hamar gramokoa delarik.
17. Baina ez dute berreskuratuko behi, ardi nahiz ahuntzen lehen-kumerik: niretzat sagaratuak dira. Hil egingo dituzu, odola aldare gainean isuri eta gantza nire ohorez erre. Nik atseginez onartuko dut oparia.