Zenbakiak 17:22-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Moisesek itun-etxolan, Jaunaren aurrean, ezarri zituen.

23. Biharamunean, joan zen Moises itun-etxolara eta Lebiren leinuari zegokion Aaronen makila ernamuindua ikusi zuen: ernamuindua eta loratua zegoen eta almendra helduak zituen.

24. Orduan, Moisesek Jaunaren aurretik makilak atera eta israeldar guztiei erakutsi zizkien; denek ikusi zituzten, eta buruzagiek nork berea hartu zuten.

25. Jaunak esan zion Moisesi: «Ipini berriro Aaronen makila itun-agiriaren aurrean eta gorde bertan herri errebelde honentzat oharpen gisa. Horrela, bukatuko dira nire aurkako haien marmarrak, eta ez dira hilko».

Zenbakiak 17