Zenbakiak 17:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Esan Aaronen seme Eleazarri ateratzeko errautsontziak sutatik urrutira, sagaratuak baitaude, eta sakabanatzeko txingarrak.

3. Gizon horiek beren bekatuagatik bizia galdu badute ere, errautsontziak sagaratuak daude, nire aurrean intsentsua eskaintzeko erabili izan direlako. Egin errautsontzi horiekin aldarea estaltzeko xaflak; horrela, oharpide izango dira israeldarrentzat».

4. Beraz, hartu zituen Eleazar apaizak sutan hil ziren gizonek aurkeztutako brontzezko errautsontziak eta xaflak egin zituen aldarea estaltzeko.

Zenbakiak 17