Zenbakiak 15:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

18. «Esan israeldarrei: Eraman behar zaituztedan lurraldera iritsi

19. eta hango ogia jatean, zati bat bereizi eta Jaunari eskainiko diozue.

20. Ogia erretzean, labealdi bakoitzeko opil bat eskainiko diozue hasikin gisa, uzta-sasoian lehen fruituak eskaintzen dituzuen bezala.

21. Belaunez belaun egingo diozue Jaunari labeko lehen ogien eskaintza.

Zenbakiak 15